XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Tangadaka erion negarra gure Errupertari senarraren oroimenez.
Errupiñok, ostera, ezagutu ete eban iñoiz kolko barruan alako poz sorgiñik?.
Errupertaren aurrean, baña, ez eban irribartxurik be loretu.
- Ezaitez samindu, Erruperta! - esan eutson gozo-gozoro -.
Neke-samiñetan dozun senar ori, laster izango dozu iñoizko zoriontsuen.
Beingo baten nagotzu beragaz barriro be.
Ta lukainka, solomo ta diruok zorro baten sartu ta zorroa lepoan artuta, pipia biztuteko akordurik be barik, pozik urten eban Errupiñok
Erruperta Praiskuren alde otoitz beroan geratu zan, joanaldi on eta arin bat egikean eskari.
Baña Errupertaneko beste norbait ez egoan orraitiño otoitzean asteko!.
Mutil ona etorri yakon etxe-atzeko solotik Ixidro, bere bigarren senarra!.
- Erruperta!.
Baña nori emon deutsana alako zorrokadea?.
-
Nire Peru be beragaz ei dago-ta, berarentzat emon deutsadaz lukainka, solomo ta diruak, Perurentzako.
Gizajoa gosez il-bearrean ei dago-ta!.
- Eu azena i gizajo ta iñozente aundia, eu!.
Nondik nora dakiña ik maltzur zar denganiño ori
- Berak esanda.
Guzurra esango eustan ba?.
- Ai Erruperta, Erruperta!.
I lako andrakaz ezin leike bizi-modurik atara.
Adarra jo deuana polito azeri zar orrek!.
Azeri-azeri orrek!....
Baiña... oker dabil, oker,
Oraintxe berton noiako atzetik!.